Aritz

Aritz

1975
1975

Ikus-entzunezkoak

2002tik aurrera ikus-entzunezkoei lotuta, gehien bat. Hasieran museogintzan eta ekitaldietarako ekoizpenetan, adibidez, Euskal Herria Museoa, Liburutegi Nazionala edota Reina Sofia Museorako bideo, grafismo eta interaktiboak garatuz.

2008tik aurrera laburmetraigintzan, ere, hasieran Elorrioko Maritalavista taldeari lotuta ta gaur egun Espressak! Larrabetzuarrekaz, gehien bat.

2010ean telebistako ibilbidea hasi, gaur arte, ETB-ko “Kresala” programaren editorea eta grafista. Ostean “(H)eltzean” programaren errealizadorea, editorea eta grafista.

2012an Euskarako edukiei lotutako Adiune ekoiztetxean, webguneak, inprimagintza eta umeei zuzendutako baliabideen diseinatzailea, bideogilea eta programadorea, 5 urtez.

2016an ETB-ra bueltatuz, profil ezberdinak burutzen, editorea, grafista, errealizadorea eta zuzendaria bezala, “Gailurra”, “Gailurra Xtreme”, “Itsasontzi baten”, “360 grados”, “A bocados”... besteak beste.

Gaur egun, “Joseba Arguiñano Sukalerrian” programaren edizioa, etalonajea eta emisiorako arduraduna.

Azken urte hauetan hainbat dokumentaletan parte hartutakoa ere: “5 minutu”, “Altsasu (Gau hura)”, “Tetuán”, “Esto no es Hollywood”, “Lutxi eta zuhaitza”, etab… Azkena “Niebla sobre Oiz: la tragedia del vuelo 610” dokumentalaren errealizadorea, editorea eta grafista.

Bestetik, Eva Martínen “8”, “Amai era” edo “Descanso en Paz” laburmetraietan kameralaria eta editorea eta Emilio Encaboren hainbat laburmetraietan eta luzemetrai bien zuzeneko soinu teknikaria.

Txikitan musika ikasitakoa, 2021ean kitarrari heldu eta Larrabetzuko Eguen Bakoitiak taldearen proiektuari ekin Mikelegaz eta Davidegaz batera. Urte beretik Isildu Zaitez taldean baxujolea, ere. 

Arte plastikoak

Inprimagintzan eta diseinuan, kartelak, liburu azalak, logotipoak burutuz azken 30 urtetan.