Heriotzari aurrez aurre begira

Heriotzari aurrez aurre begira

Oskar Gaztelu Bilbao
Oskar Gaztelu Bilbao
2025
2025

Heriotzari aurrez aurre begira ETBn

EUSKADI IRRATIA

Heriotza gure bizitzako une nagusietako bat da, jaiotzarekin batera. Hala ere, gaur egungo kulturan baztertuta eta ezkutatuta dago, tabutzat hartzen dugu eta beldurra sortzen digu. Hori dela eta, beharrezkoa da harekin dantzan ikasten hastea: hurbildu eta urrundu, baina beti presente edukita.

Liburu honetan heriotzari buruzko ikuspegi desberdinak bildu dira: gaur egungo ideiak (kriokontserbazioa, transhumanismoa, “death kafea”), heriotzatik gertu lan egin dutenen testigantzak (adibidez, Kübler-Rossen bost faseak), eta munduko hainbat errito eta ohitura, Euskal Herrikoak barne. Aldi berean, literaturan ere heriotzak sortze-lan handiak eragin ditu: Didion, Allende edo Lete dira horren adibide.

Heriotzak gogorarazten digu ez garela ahalguztidunak, eta gure gizarteak hainbeste baloratzen dituen ekoizpena eta kontsumoa ez direla betierekoak. Horregatik, dolua bizitzeak laguntzen digu galera onartzen, barne-lasaitasuna aurkitzen eta bizitzarekin berriz konektatzen.

Rainer Maria RILKEk esaten zuen moduan:
“Maitasuna eta heriotza dira ematen zaizkigun bi dohain handienetarikoak, gehienetan zabaldu barik transmititzen ditugu.”

Sortze data: 2025-09-23
Hizkuntza: Euskara