Oskar Gaztelu Bilbao
Oskar Gaztelu Bilbao
Urkulu errotan sortua (1964).
“Nire bizitza ni barik” lanarekin Arabako Foru Aldundiak antolatutako Becerro de Bengoa saiakera lehiaketako irabazlea izan zen 2019ean.
"Heriotzari aurrez aurre begira" saiakera liburuarekin Miguel de Unamuno sariaren irabazlea 2021ean. Ereinen argitaratua.
“Baserria (h)uz(s)ten” lanarekin Arabako Foru Aldundiak antolatutako Ernestina de Champourcin poesia sariaren irabazlea izan zen 2022an.Ereinen argitaratua.
Larrabetzuko sorreraren historia I EIMA programaren bidez argitaratu zuen online.
Beste hainbat material didaktiko eta garapen pertsonaleko lan ere sarean argitaratu ditu, horien artean PNL eta eneagrama euskaraz.
Gizakiaren barne garapen arloan (nor garen, non gauden eta nora joan nahi dugun ikertzeko), bost urtez Claudio Naranjo psikiatra eta musikagilearekin Psikologia integratzailean formatua izan da, SAT programan.
Programazio Neuro-Linguistikoan (PNL) Practitioner diplomaduna da.
Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historia irakaslea, magisteritza ikasketak eginda eta Ingelesezko Filologian lizentziatua.
Nire lanen berri https://sites.google.com/cepaleioahhi.eus/oskargaztelu