June Fernández
June Fernández
Kazetari, idazle eta eragile feminista kuirra da. Pikara Magazine aldizkaria sortu zuen 2010ean, eta haren koordinazio taldean aritu zen hamar urtez. Pikara-z gain, Argia aldizkarian kolaboratzen du bereziki, 2013 urtetik, zutabe, erreportaje zein elkarrizketak idazten.
Hurrengo liburuen egilea da, oro har kazetaritza eta saiakera alorrekoak: 10 ingobernables, Abrir el melón, Amatxo bolloen tribua, Mariokerrak, eta Aingeruak eta neskameak, azken hau haurdunaldi subrogatuei buruzkoa eta SUSAko LISIPE bilduman argitaratua (Sueños y vasijas itzulpena atera du Consonnik). Liburu kolektiboetarako ere idatzi du.
Euskara eta sexu disidentzia ardatz dituzten bi proiektu transmedia koordinatu ditu: Nola esan/izan bollera euskaraz (Amaia Alvarez Uriarekin batera) eta BiZi Bisexualitatea (Oli Artola Apeztegiarekin batera), biak Zinegoak eta Histeria Kolektiboak babestuak. Bi dokumentalen errealizazioan eta gidoian parte hartu du ere: Rudas (Oxfam Intermon) eta Diverses (MedicusMundi Bizkaia)