Ana Apika
Ana Apika
Kaixo! Ana Apika naiz. 30 urte baino gehiago daramat oholtzan. Pedagogian lizentziatu nintzen, eta hezkuntza ez-formalaren mundutik Klown eta Antzerkian hasi nintzen 1994an Hiruki kolektiboan. Gogoan dut 1995an eskola batean egin nuen lehen ipuin saioa. Animazio Soziokulturalean, Ingurumen Hezkuntzan eta Aisialdian tituluduna, Arte Dramatikoan diplomatu nintzen 2005ean. Genero Berdintasunean, Antzerkian, Klown-ean eta Ahozko Narrazioan etengabe trebatzen jarraitu dut. 2003an Apika sortu nuen. Ahozkotasuna, Klowna eta Antzerkia beste diziplina batzuekin uztartzen dituzten saioak eta ikuskizunak diseinatzen eta gauzatzen lan egiten dugu. Batzuetan, helburu hezitzaileak, sozialak eta/edo irakurketa-animaziokoak bilatzen ditugu neurrira egindako proiektuekin. Aikor aldizkarian parte hartu nuen Haur Literatura sailean, eta hainbat erakunde, elkarte eta GGKE desberdinekin aritu naiz gidoiak, materialak eta edukiak sortzen. Bitartekaria naiz irakurketa-animazioko tailerretan, haurrentzako irakurketa-klubetan eta haur, nerabe, unibertsitari eta pertsona helduei zuzendutako ahozko narrazio, klown eta antzerki ikastaroetan. Adin guztientzako personentzat kontatzen dut eta nire errepertorioan aurki ditzakezu: alegiak, ipuinak, kontakizunak, bizitzako istorioak, literarioak edo ahozko tradiziokoak . Kontatzean gehien gustatzen zaidana emozioa, sentimendua, bizipena eta gozamena komunikatzen dituen benetako harremana sortzea da. Hainbat hitz-jaialditan parte hartu dut: Casa de las Conchas, Salamaca (2019), Guadalajarako Ipuin Maratoian (2019-2025), Cuenteando que es Gerundio, Aguilar de Campoo (2017 y 2024); Ahoz-Aho, Tolosa/Ordizia (2015); Alcalá Cuenta, Alcalá de Henares (2023), Festival Esera/Huesca (2022), Salón del Libro Pontevedra (2022), Mostra de Narración Oral “Contescoltes”, Valentzia (2022), Un Faro de cuentos, Cantabria (2023), Cuentos en El Mazo , La Palma (2024), Noche de los cuentos , La laguna, Tenerife (2024), Ancha es Castilla, Castilla y León : Valladolid, Salamanca, Zamora (2025),