Begoña Vicario Calvo (Caracas, 1962) Arte Ederretan doktorea da, Euskal Herriko animazio esperimentaleko zineman aritzen da sortzen eta ikertzen, eta gaur egun irakasle aritzen da Arte Ederren fakultatean bertan.
Errealizadore gisa hainbat lan egin ditu, bakarrik ala Hauazkena bere taldearekin batera, hala nola Pregunta por mí (1997), Haragia/Carne Humana (2000), Beti Bezperako Koplak (2015), Areka (2016), Miraila (2017), En la luna (2018), Ehiza (2020) eta Hirian ibiltzeko jarraibideak (2021). Lan horiek guztiek asko zabaldu dira nazioarteko jaialdietan eta sari garrantzitsuak jaso ere.
Animazio zinemari buruzko hainbat liburu idatzi ditu, horien artean Breve historia del cine experimental vasco. (1998-Madrilgo Zinema Esperimentalaren Astea), Mamá, quiero ser artista: entrevistas a mujeres del cine de animación (Herguera, Vicario, 2004, Ocho y Medio) eta Sistiaga, el trazo vibrante, 2008-Animadrid, Festival internacional de cine de animación), Euskal animazio zinema (In: Euskal zinema Bideo Bilera 40 urte. Vicario, Begoña. 2017, UPV/EHU) eta Cortometraje de animación realizado por mujeres en el Estado Español (Annette Scholz eta Marta Álvarez (Edak.). Cineastas emergentes. Mujeres en el cine del siglo XXI. Madrid: Iberoamericana, 2018).