Espressak!

Espressak!

2008
2008

2008. urtean Elorrioko 24 Ordu Digitalean laburmetrai espres lehiaketan sortu zen Maritalavista taldea. Hurrengo urtetik aurrera Aritzek parte hartu zuen kolektibo horregaz hainbat urtetan laburmetrai espresak egiten. Talde horren partaideak denboran aldatzen joan dira eta azkenengo urteetan Maritalavista "marka" erabiltzen genuen arren, hasierako Elorrioko taldetik ez zen beste inor geratzen, larrabetzuarrak bakarrik. 2023an Hori Baik antolatutako gabonetako laburmetrai txapelketan parte hartzerakoan marka aldatzea erabaki gendun, Espressak! bilakatuz.

Talde honen helburua, gehien bat, ondo pasatzea da eta laburmetrai espresetara dago zuzenduta. Normalean laburmetrai espres lehiaketatan baldintza batzuk bete behar dira, adibidez: Leku zehatz batean grabatzea, gai bat jorratzea, objetu berezi bat azaltzea edota esaldi bat agertzea. Bestetik, espresa izatea denbora labur batean filmea entregatzea suposatzen du (gaiari heldu, gidoia idatzi, antzeztu/grabatu, editatu eta entregatu). Danetarik dagoen arren, 24 ordu eta 48 ordu ohikoenak izaten dira. Baldintza hauek direla, egun hobeak eta okerragoak izan doguz :D.

Urteak pasatu dira eta 50 laburmetrai baino gehiago egiteko denborea izan dogu, tartean Maskarita egunerako egindako 4 laburmetraiak.

Kolektibo honetatik Sonia, Asier, Aiert, Maite, JonZ, Izaskun, Andoni, Peto, Esti, Ianire, Keko, Jon, Zaloa, Garamont, Peru, Joana, Kattalin, Ziara, Aner, Kimetz, Iker, Joseba, Rafa, Naiara, Estebe, Ander, Oier, Maiorga, Igor, Iban, Nuria, Gabi, Juncal, Ana, Gari, Juana, Eva, Emilio ta Aritz pasatu gara.