Paula Iglesias
Paula Iglesias
Kazetaria, zuzendaria eta editorea. Al Borde films ekoiztetxeak dokumentalen zuzendarikidetzaren aldeko apustua egin du, kutsu soziala duten proiektuekin, hala nola, "Solo son peces", Saharako basamortuaren erdian dagoen arrain-haztegi bati buruzko kontakizuna, Goya sarietarako izendatua eta Zinebiko Espainiako Zinemaren Sari Nagusia jaso zuena. "Lanbroa" eta "Hondarrak" lanekin, ez-fikzioan sartzen dira, eta "Norte Salvaje"-n, berriz, kontakizun soziala eta poesia bisuala nahasten dituzte. Bere lanek estatu mailako eta nazioarteko jaialdietan lortu dituzte aukeraketak, hala nola, HotDocs, FipaDoc, Seminci edo MiradasDoc. Editore gisa egin dituen azken lanen artean "Agur Artzai" edo "Ximinoa" dago, besteak beste ZINEBIn Euskal Zinemaren Sari Nagusia jaso duena. Marta Gómezekin batera zuzendu dituen azken lanen artean, Pakistanen filmatutako “Flying Hands”, World Premiere Hot Docs-eko Sail Ofizialean izan zuena eta Espainia, Frantzia, Hego Korea, AEB, Polonia edo Irlandako zinemaldietan ibilitakoa, eta 2025ean estreinatuko den “Llame sinsorga” daude.