Eva

Eva

1975
1975

Eva Martín Martín (1975).

Kolektibo ahulekin lan egiten dut gizarte hezitzaile gisa, eta nire lanbidea gidoiak idaztearekin, zinema zuzendaritzarekin eta arte plastikoekin uztartzen dut.

20 urte baino gehiago daramatzat, teknika desberdinak erabiliz, margotzen.

Hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditut, lehena "Amai era", 2021an. 2023an "8" filmaren gidoilari, zuzendari eta protagonistetako bat izan nintzen, eta 2024an "Descanso en paz" idatzi eta zuzendu nuen.

"Espressak!" taldearekin batera, gidoilari,aktore eta zuzendari lanak egin ditut film labur espresen formatuan, eta hainbat sari irabazi ditugu; azkena, Zinebi Expressen 2023ko bigarren saria, "Se mata poco™" lanagatik.

Emilio Encabo Lucini idatzi eta zuzendutako hainbat film luze eta labur filmatzen ere lagundu dut, janzkera arduradun, script, zuzendaritza laguntzaile, aktore eta zuzendaritza artistikoaren lanak eginez.

Emaús Fundazioarekin lankidetzan aritu naiz 2023tik, film laburren gidoiak idazten.

647744033
evitamm.em@gmail.com