Toti Martínez de Lezea

Toti Martínez de Lezea

1949
1949

TOTI MARTÍNEZ DE LEZEA, idazlea eta itzultzailea, frantsesez, ingelesez eta alemanez diplomatua.

Literatura

1998an argitaratu zuen bere lehen eleberria. Ordutik, 55 liburu argitaratu ditu, helduei, gazteei eta haurrei zuzenduak. Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratzen du, eta frantsesera, alemanera, portugesera, errusierara eta txinerara itzuli dute.

Ekoiztutako 28 helduentzako eleberrien artean: "Kattalin", "Ogaiztarrak", "Bretxa", "Artadi" edo  2024an argiratutako "L'Arratien taberna" topa ditzazkegu. Gaztei zuzendutakoak idatzi ditu ere, adibidez Ilargiaren alaba. Umeei zuzenduta NUR-ren bilduma edo aurten Durangoko Azokan argitaratuko dan Bazen behin...

Beste motatako idazlanak ere argitaratuta ditu, "Euskal Herriko Leiendak" edo "Sorginak", adibidez.

Antzerkia eta Ikus-entzunezkoak

70. hamarkadaren bukaera, Alberto Albaizarrekin batera, Kukubiltxo taldea sortu zuen Larrabetzuko gazte batzuekin batera, Euskal Herrian izandako lehenengo euskarazko kale-antzerki taldea. Ibilbide oparoa izan zuen antzerki taldea.

Bestalde, 80ko hamarkadaren hasieran, Alberto Albaizarrekin batera, ikus-entzunezko material sorta bat egin zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarentzat, eskola publikoan euskara ikastea bultzatzeko. Gerora, EITB sortu berrian aritu zen lanean. Bost urtez, haurrei zuzendutako euskarazko mila saio baino gehiago zuzendu eta idatzi zituen: "Poli eta Loinaz", "Banan-banan", "Bilin-Bolonka" eta "Hankaz gora".

Berriki, 2025eko Zinemaldian aurkeztutako “Euskal Herria Hegan” dokumentalaren gidoian lagundu du.

Zuzeneko emanaldiak

Gainera, eszenatokian gidoilari eta hizlari gisa aritu da zuzeneko ikuskizun ezberdinetan. Maite Itoiz, John Kelly, Emilio Arias, Alberto Urretxo, Jon Ugarriza edo Oihan Vega bezalako antzezleekin elkarlanean. Gaur egun, Gorka Hermosa eta Edurne Zabalorekin batera, "sorginak" eta "Emakumeak" ikuskizunak aurkezten ditu.

Bestelako kolaborazioak

Normalean, hainbat komunikabiderekin aritzen da lankidetzan, eta hitzaldiak ematen ditu liburutegietan, kultur elkarteetan eta ikastetxeetan.

Hainbat unibertsitatetako hizlari izan da: Zaragoza, Nafarroa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Santiago de Compostela, Salamancako Pontifizia, Huelva, Kordoba, Oviedo, Cadiz, Granada, Deustu eta EHU.

Ibilbide mitologikoen gida bat egin du Sailarentzat. Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila eta honekin batera doan bideoaren gidoia idatzi ditu: "Izena badu, bada".

Honetaz guztiaz gain, 100 artikulu baino gehiago argitaratu ditu egunkari eta aldizkarietan, baita kontakizun laburrak ere.

Urteetan Larrabetzuko Gaztelumendi Abesbatzan eta Bizkaiko Ingeniarien Abesbatzan kantatu zuen soprano gisa. Abestien letrak idazten ditu eta bere ahotsa jarri du hainbat grabazio diskografikotan, adibidez Mikel Markez-en "Miloika Bider" abestian. 

 

615756184
toti.martinezdelezea@gmail.com