poesia sekretuaren unea

poesia sekretuaren unea

2020
2020

2020an tristura eta beldur pandemia latz bat bizi izan genuen planeta osoan. Iluntasun haren erdian arnasgune bat sortu zen Larrabetzun, mezularitza sistema baten bidez argi apur bat ekartzeko.  Ez dago inor atzean, edonork erabil dezakeen erraminta da.

POESIA SEKRETUAREN UNEA DA... ETA ZEU ZARA MEZULARIA zen (da) mezu nagusia, eta horren eskutik beste hainbat etorri ziren.

Kalean izkribu txikiak agertzen ziren noizbehinka, izkutuan jarriak, eta instagram kontuan errepikatzen ziren gero. Erreplikanteak ere sortu ziren beste herri batzuetan. Korronte txiki bat.

Xuxurlari-kontuak ziren (dira), elkarri laztan egiteko dena ilun zenean (denean). Zertarako bestela poesia?

poesiasekretuarenunea@gmail.com


ZEU ZARA MEZULARIA!