Joseba Etxebarria Uriarte

Joseba Etxebarria Uriarte

1956 - 2025


Bikoizketa aktore legez egin zuen bizitza profesionala ( Son Gokuren ahotsa besteak beste) 

Bertso-eskola sortzaile izan zen 1981 inguruan. 2000 urtean Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzailean hasi zen eta urte luzez ibili zen beharrean bertan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza batzordean ere ibilitakoa da. 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean txapela ipini zion Nerea Ibarzabal txapeldunari, Moises Enbeitagaz batera.

AEK didaktika-taldeko kidea ere izan zen

Kukubiltxoko Josu Kamarak gogoratzen duenez, " Kukubiltxoko laguntzaile nekaezina izan zen Joseba. Berak sortu zituen umeentzat egindako ikuskizunetako kantuen bertsoak eta zuzendu zituen ikuskizun guztien testuak, Larrabetzuko berbaerara moldatuz."

Musikari eta kantari aparta izan zen. Besteak beste, abuztuaren 13an ospatzen dugun herri-afariaren osteanherriko beste hainbat musikarigaz batera Kantuz kantu emanaldiaren partaide izan zen urte luzetan

Horrenbeste maite zuen Benito Lertxundiren kantagintzan bere alea ere jarri zuen. Hain zuzen ere, Altabizkar / Itzaltzuko bardoari diskoan.

Hitzetik Hortzeran egin zioten erreportajea: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/hitzetik-hortzera/bideoak/osoa/4436545/bideoa-joseba-etxebarria-bikoiztailea-son-goku-dragoi-bola/