Baserria (h)uz(s)ten
Baserria (h)uz(s)ten


Ama joan zaigu. Lehenago, aita eta amama joan ziren. Lur isilera. Une honetan baserrian ez da inor. Orain baserria hustu behar dugu. Eta gauzak ez dira gauzak besterik ez, giza arrastoen eramaileak dira, giza arrastoen eramaileak ere badira.
Noizean behin, soseguz,
neure barruko
baserri txikira sartzen naiz,
neure haurtzaroko baserrira.
Ezin dut esan zoriontsu ginenik,
baina gogoko dut
leku berean urteen oihartzuna entzutea,
itxi begiak eta
hegaz egiten dut,
jaisten naiz loaren ur
sakonetara.
Bertan,
beste ezer ez naiz: zuhaitz bat basotik urrundu dena,
Zer zoriontsu diren zuhaitzak,
nire baso zaharrera itzultzea gustatuko litzaidake, zuhaitz bat gehiago izan,
eta nire sustraiak ama lurraren erraietan sartu.
Gero eta sakonago, eta plazera sentitu
lur gogorrean nire sustraiek bidea zabaltzen.