Larrabetzuko historia I: hiribilduak eta burdinolak

Larrabetzuko historia I: hiribilduak eta burdinolak

Oskar Gaztelu Bilbao
Oskar Gaztelu Bilbao
2025
2025

“Ezagut ezazu zeure burua”

Delfoseko orakuluko idatzia

Norberaren historia, familiaren historia eta herriaren historia ezagutzea garrantzitsua da, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko.

Larrabetzuko Elizateko aginte-barrutian bertan eratu zen hiri hori, eta geroxeago haren izena hartu zuen.

Baina,

Zelakoa zen Larrabetzu urte hori baino lehenago?

Zertarako sortu zen Uribarri hiribildua?

Zer ondorio ekarri zuen sortze horrek?

Goazen mende batzuk atzerago.

Erromataren aztarnak Foruan

Ez daukagu datu nahikorik pentsatzeko Larrabetzun Erromatar Inperioak eragin handia izan zuela. Agian, erromatarrak Forura bidean pasatu zireneko arrastoak egon litezke, baina gutxi batzuk baino ez dira aurkitu.

Zugastiko basoan, Lizartza deritzon tokian, iturriaren inguruan, XVIII. mendean txanpon erromatar batzuk aurkitu zituzten.

Erromatar Inperioa desagertu zenean, hirien gainbeherarekin, biztanleak sakabanatu egin ziren. Baina, dirudienez, Erromatarren garaian ere, Euskal Herriko herri gehienek mendi-goietako edo malda erdiko plataformetan iraun zuten. Gainera, gehien bat, abeltzainak zirenez, ibiltariak ere baziren.

Ganadua goiko lurretako larreetan elikatzen zen. Udako belarra zen preziatua mendi garaietan. Bizkargikoa oso larratze ona zela badakigu.

Horregatik, Uria sortu aurretik, goialdeetako biztanleek osatzen zuten Larrabetzu.

Goi Erdi Aroko kristauek utzi dizkiguten aztarnarik garrantzitsuenak baselizak dira: haien kokagunearen arabera dakigu larrabetzuarrak goiko aldeetan bizi zirela.

Baselizarik altuena Done Mikeli eskainia da (305 m). Leku altuetan, uraren isurialdean batez ere, ohikoa izan da Euskal Herrian santu horrenganako debozioak antzinako zenbait erritu ordezkatzea

Sortze data: 2025-09-25
Hizkuntza: Euskara